Itxi

ERRUSIA

Putinek ekonomialari bat izendatu du Defentsa ministro berri

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Seguei Shoigu Defentsa ministroa kargutik kendu du Errusiako presidenteak, eta haren lekuan, Andrei Belousov lehen ministrorde izandakoa jarriko du. Defentsaren alorrean berrikuntza eta ekonomia eraginkorra inoiz baino garrantzitsuagoak direla esaa du Kremlinek.

Vladimir Putin eta Sergei Shoigu. Argazkia: EFE

Vladmir Putin Errusiako presidenteak bere konfiantzazko taldean aldaketak iragarri ditgu: Seguerui Shoigu azken 12 urteotan Defentsa ministroa izan dena eta gerra estrategia zuzendu duena kargutik kenduko du, eta haren lekuan Andrei Belousov ekonomialaria jarriko du.  "Gaur egun, gudu-zelaian berrikuntza lehenetsi behar da, lehenbailehen ezarri behar dira eraberritze teknikak", azaldu zuen, atzo, Dimitri Peskov Kremlineko eledunak, aldaketen berri emateko egindako agerraldian.

Aurrerantzean, Errusiako Segurtasun Kontseiluko idazkari nagusi karguan arituko da Shoigu, orain arte Nikolai Patrushevek bete duen tokia hartuta. Errusiako Gobernuan pisu handienetakoa duen agintaria da Patrushev, eta ondorengo egunotan argituko dute hemendik aurrera hartuko duen ardura zein den.

Atzoko agerraldian, Peskovek esan zuen Defentsa Ministerioaren gastua goraka doala, eta beste kudeaketa eredu bat beharrezkoa dela. "Oso garrantzitsua da defentsaren-ekonomia herrialdearen ekonomian modu eraginkorrean txertatzea, egungo egoera kontuan hartuta", zehaztu zuen.

Hala, Kremlineko bozeramaileak Belousovek ekonomialari gisa egindako lana txalotu zuen, eta orain, Defentsa Ministerioa "modernizatzea" eta "lehiakorragoa bihurtzea" izango dituela helburu erantsi zuen.

2012an izendatu zuten Defentsa ministro Shoigu, eta azken 24 hilabeteotan Ukrainan abiatutako gerraren norabidea zehaztea izan da bere egitekoetako bat. Kremlin barrutik zein kanpotik kritika ugari jaso ditu,  Errusiako Armadaren emaitzak ez direlako izan esperotakoak.