Gerra Ukrainan
Zelenskik bidaia guztiak atzeratu ditu, Kharkiveko fronteko ekintzak ikuskatzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ukrainako presidenteak nazioarteko hainbat bidaia zituen programatuta, ostiral honetan Espainiara egin beharreko bisita barne, baina horientzako data berriak aurkitzea eskatu du.
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak nazioarteko bidaia guztiak atzeratzea erabaki du, ostiral honetan Espainiara egin behar zuen bisita barne, Errusiak ipar-ekialdeko Kharkiv eskualdean irekitako fronte berriaren egoera aztertzeko, bere bulegoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
"Eskerrak eman nahi dizkiegu bazkideei ulermenagatik", esan du agintariak.
Estatu Nagusiko buruak fronteko egoeraren berri eman dio Zelenskiri, Kharkiv eskualdearen egoerari buruzko bilera batean.
Ukrainak asteazken honetan onartu duenez, Errusiak Kharkiveko mugaldean irekitako fronte berriaren bi ardatzetan defendatzen zituen posizio batzuetatik erretiratu behar izan du, bajak saihesteko eta bere lurraldea defendatzen jarraitzeko posizio berriak hartzeko.