Itxi

Atentatua

Eslovakiako lehen ministroa arriskutik kanpo dago jada, asteazkeneko atentatuaren ostean

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Erasotzailea, berriz, espetxera bidali dute behin-behinean, aurrez prestatutako hilketa-saiakera egotzita.

Kazetariak ospitalearen atarian. Argazkia: EFE

Robert Fico Eslovakiako lehen ministro nazionalista ezkertiarra arriskutik kanpo dago jada, baina denbora beharko du bere onera itzultzeko, asteazkenean tirokatua izan ostean, ospitaleko iturrietatik jakinarazi dutenez.

"Denok gaude apurtxo bat lasaiago", adierazi du Robert Kalinak lehen ministrordeak horren berri izan ostean, eta gaineratu du pasatu dela espero zitekeen okerrena.

71 urteko gizon batek bost tiro egin zizkion Ficori asteazkenean Handlovan, Ministroen Kontseiluaren bileratik atera zenean.

Nor da Juraj Cintula, Eslovakiako lehen ministroaren ustezko erasotzailea?

Erasotzaileak deklaratu du haren politiken aurka dagoelako egin ziola tiro Ficori, baina ez zuela hiltzeko asmorik.

Epaileak behin-behineko espetxealdia agindu du, aurrez pentsatutako hilketa-saiakera egotzita, eta 25 urteko kondena edo biziarteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Albisteak (3)