Hegazkin istripua
Hildako bat eta 30 zauritu "turbulentzia gogorren" ondorioz, Londresetik Singapurrerako hegaldi batean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hegazkina (Boeing 777-300 ER) Londresko Heathrow aireportutik abiatu zen 211 bidaiari -haietako bi espainiarrak- eta 18 langilerekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
73 urteko britainiar bat hil da eta 30 pertsona zauritu dira astearte honetan, horietako zazpi egoera larrian, Londresetik Singapurrera zihoan Singapur Airlines airelinearen hegazkin bat "turbulentzia gogorrek" astindu dutenean, konpainiak eta Thailandiako agintariek jakitera eman dutenez.
Hegazkina (Boeing 777-300 ER) Londresko Heathrow aireportutik abiatu zen 211 bidaiari -haietako bi espainiarrak- eta 18 langilerekin.
Pilotuak larrialdiko lurreratzea eskatu zuen Suvarnabhumiko aireportuan, Bangkoken. Bertara 15:45 inguruan iritsi zen (8:45 GMT).
Kittipong Kittikachorn Tailandiako Aireportuak konpainia publikoko zuzendariak adierazi duenez, baliteke biktima bihotzekoak jota hil izana. Bestalde, zaurituak Bangkokeko ospitale batean ospitaleratu dituzte.
Beste 12 bidaiari ospitale ezberdinetara eraman dituzte. Gainerakoek eta tripulazioko kideek laguntza medikoa jaso dute Bangkokeko aireportuan.
FlightRadar atariko datuen arabera, hegazkinak bat-bateko altuera galdu zuen lau minutuz, eta 37.000 oinetik 31.000 oinera jaitsi zen, itxuraz egonkortzea lortu zuenean.
Sare sozialetan argitaratutako bideo batean, hegazkinaren barrualdea ikusten da, sabaia partzialki erorita, kolpeak goiko hegal-euskarrietan eta korridoreak mantaz, paperez eta janari-paketez beteta, baita odol-hondarrak ere.