Itxi

OZEANIA

Gutxienez 300 pertsona geratu dira lurpean Papua Ginea Berriko lur-jausian

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Lur-jausi erraldoi batek herrixka bateko dozenaka etxe lurperatu ditu herrialdearen iparraldean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Atzo goizaldean izan zen lur-jausi batek Papua Ginea Berriko herrixka bat harrapatu zuen azpian, eta gutxienez 300 pertsona geratu dira lurpean, bertako hedabideen arabera.

Herrixkara iristeko zailtasunak direla medio, oraindik ez dago kopuru ofizialik, baina Post Courier egunkariak Aimos Aken parlamentariaren adierazpenak jasota esan duenez, 300 bat biktima egon litezke, eta Gobernuaren laguntza behar dute erreskate lanetarako.

Papua Ginea Berrian dagoen Australia Care gobernuz kanpoko erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Enga probintziako agintariek erreskate talde bat jarri dute lanean Kaokalam herrian, Port Moresby hiriburutik 600 kilometro ipar-mendebaldera. 4.000 pertsona inguru bizi dira inguru horretan.

Kaokalam herrixkaren zati handi bat 6-8 metroko harri eta lur geruza batek lurperatu zuen, eta lur-jausiak 200 kilometro koadro baino gehiagoko eremu bati eragin zion, probintziako errepide nagusiko 150 kilometro inguru barne, eta horrek erreskate-lanak eta bizirik atera zirenei laguntzeko lanak zailtzen ditu.

Bideoak (1)