Itxi

Atzerri politika

Iranek Errusiarekin aldebiko lankidetza bultzatzen jarraituko du, Atzerri ministroaren hitzetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Herrialde barruko zein kanpoko kooperazioa indartzen ari gara", esan du Bagheri Kanik X sarean, Errusiako kantziler Sergei Lavroven dei bat jaso ostean.

Irango bitarteko Atzerri ministro Ali Bagheri Kani. Argazkia: EFE

Irango bitarteko Atzerri ministro Ali Bagheri Kanik gaur, larunbatarekin, adierazi du Errusiarekin aldebiko lankidetza bultzatzen jarraitu nahi duela, iragan igandean Ebrahim Raisi presidentea helikoptero istripuan hil ostean.

"Herrialde barruko zein kanpoko kooperazioa indartzen ari gara", esan du Bagheri Kanik X sare sozialean, Errusiako kantziler Sergei Lavroven dei bat jaso ondoren.

Atzerri ministroaren esanetan, programa bilateralak nahiz multilateralak errepasatu ditu Errusiako diplomaziaren buruarekin.

"Multilateralismoa da Iranen eta Errusiaren arteko hautu estrategikoa mundu justu bat sortzeko bidean, eragile bakoitzak bere gaitasunean oinarritutako papera bete dezan", berretsi du.

Ostiralean, bestalde, Errusiako presidente Vladimir Putinek aurreratu zuen itxaropena zeukala Iranek Raisiren politiken bideari eusteko.

Azken urteetan harremana estutu dute bi herrialde horiek, Ukrainako gerra hasi zenetik bereziki.