Itxi

GOI BILERA

G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Munduko herrialde industrializatuenak biltzen dituen G7 taldeko buruzagiek goi bilera egingo dute gaurtik larunbatera bitartean Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta eta Volodimir Zelenski Urkrainako presidentea gonbidatu dutela.

Goi bilera Italia hegoaldeko Apulia eskualdean egingo da. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak harrera egingo die AEBko (Joe Biden), Frantziako (Emmanuel Macron), Kanadako (Justin Trudeau), Japoniako (Fumio Kishida), Erresuma Batuko (Rishi Sunak) eta Alemaniako (Olaf Scholz) gobernuburuei, 10:30etik aurrera. Ondoren, familia argazkia aterako dute.

Horiez gain, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Charles Michel Europako Kontseiluko presidentea ere Italian izango dira.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Italiara gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die, Europar Batasunean izoztutako Errusiaren aktiboekin zer gertatuko zain.

Egunean zehar herrialdeen arteko aldebiko bilerak ere egingo dituzte eta gaurko saioa amaitzeko gala afaria Sergio Mattarella Italiako estatuburua buru dela.

Bideoak (1)