Itxi

Hondamendi naturalak

Nepalgo euriteek gutxienez 11 hildako eta 60 desagertu baino gehiago utzi dituzte

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Luizi batek bi autobus bultzatu ditu ibaira, eta bidaiariak desagertuta daude. 100 pertsona baino gehiago hil dira montzoi denboraldia hasi zenetik euriarekin lotutako hondamendien eraginez.

Erreskate lanak Katmandun. Argazkia: EFE

Gutxienez 60 pertsona desagertu ziren ostiralean Katmandu (Nepalgo hiriburua) hego-mendebaldean, euriteek eragindako luizi batek bi autobus ibaira bultzatuta, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Gainera, beste luizi batek hamaika pertsona azpian harrapatu eta hil zituen, ostegunean, Kaski barrutian.

41 eta 24 bidaiari zeramatzaten bi autobusak maldan behera bultzatu eta emari handiko ibai batera eraman zituen atzoko luiziak.

Erreskate lanetan aritu dira poliziak eta militarrak, eta gaur ere ekin diete lanei, baina inor bizirik aurkitzeko esperantzarik gabe.

Nepalgo Barne Ministerioaren arabera, azken hilabetean, montzoi denboraldia hasi denetik, gutxienez 100 pertsona hil dira euriteen eraginez izandako hondamendi naturaletan.