Itxi

AEB

Bidenek positibo eman du covidean, kanpainaren erdian eta hautagaitza erretiratzeko presioa areagotuz doanean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Alderdi barruan presioa areagotzen ari zaio Bideni aurkeztu ez dadin, eta hautagaitza erretiratzeko aukerari atea ireki dio, mediku batek hala esaten badio. Etxe Zuriaren arabera, sintoma arinak ditu, baina Air Force One hegazkinera sartzen geldo ikusi zaio, eta etxetik jarraituko du lanean.

Joe Bien gaur goizean hegazkinetik jaisten. EFEren bideo batetik hartutako irudia

Joe Bidenek covid-a du, eta osasunez ondo badago ere, kutsatze hori unerik okerrenean iritsi zaio AEBko presidenteari, eta asteazken honetan Las Vegasen egitekoa zen kanpainako ekitaldi bat bertan behera utzi behar izan baitu. Bien bitartean, bere alderditik presioa areagotzen ari da, Etxe Zurirako lasterketa utz dezan.

Etxe Zuriaren arabera, sintoma arinak ditu Bidenek, baina Air Force One hegazkinera sartzen geldo ikusi zaio, nekatuta, eta bertan behera utzi ditu gaur aurreikusita zituen kanpaina-aurreko ekitaldiak. Gauzak horrela, etxetik jarraituko du lanean.

Egoerak beste itzuli bat eman du azken orduotan AEBn, eta presidente-gai demokratak bere hautagaitza erretiratzeko aukerrari atea ireki dio; izan ere, bart eskainitako elkarrizketa batean esan du, mediku batek esaten badio osasun arazoak dituela, aurkezteko erabakia birpentsatuko lukeela.

Erabaki horrek berriz ere haizatu ditu demokraten barruan kezkak. Estatu Batuetako prentsaren arabera, alderdi barruan presioa areagotzen ari zaio Bideni aurkeztu ez dadin. Tartean, Nanci Pelosi kongresuko presidente ohiak, bera ere demokratak, esan dio Bideni hautagaitza utz dezala, alderdiari kalte egiten ari zaiolako.

Demokratak kezkatuta eta, Errepublikanoak, aldiz, batuta, Trump eta presidente-orde izango duen James David Vance babesten. Orain ordu pare bat onartu du ofizialki Vanceek, izendapena.

Albisteak (1)