Itxi

EKIALDE HURBILA

Israelek Hamasen beso armatuko buruzagia hil du Tulkaremen, Zisjordanian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Israelek "alerta gorenean" jarraitzen du, Iranek eta Hezbollahk iragarritako errepresaliarako prest baitago. Bien bitartean, ordezkaritza bati Kairora joateko baimena eman dio, Gazan su-etena negoziatzeko.

Tropa israeldarrak Zisjordaniako Tulkarem hirian. Argazkia: EFE.

Haitham Balidi, Hamasek Tulkarem Zisjordaniako herrian duen beso armatuaren tokiko komandantea, hil du Israelek, lau laguntzailerekin batera zihoan ibilgailuaren kontra aire-erasoa eginda.

Ezzeldin al Qassam Brigadetako tokiko buruaren gorpua da orain arte identifikatu duten gorpu bakarra, Palestinako mugimendu islamistaren aldeko Filastin egunkariariaren arabera.

Halaber, Palestinako Informazio Zentroaren esanetan, erasoan Ahmed al Shabbagh (Jihad Islamikoaren beso armatua den Al Quds Brigadetako komandantea) ere hil duela uste dute, baina informazio hori egiaztatzeke dago.

Israel "alerta gorenean"

Israel "alerta gorenean" dago, borrokatzeko prest, Iranek eta Hezbollahk iragarritako errepresalien zain, talde horretako eta Hamaseko buruzagien "hilketa selektiboa" egin ondoren.

Oraingoz, Hezbollah Libanoko talde xiitak Israelgo militarren aurkako sei eraso aldarrikatu ditu azken orduetan.

Bitartean, AEBk Ekialde Hurbilean duen presentzia indartzeko konpromisoa hartu du, hegazkinak eta borrokarako ontziak bidalita, eta Netanyahuk negoziatzaile talde bat bidali du Kairora, Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduarekin (Hamas) zeharka negoziatzen jarraitzeko, Gazako Zerrendan balizko su-etena lortze aldera.

Albisteak (3)