Itxi

PRESOEN TRUKEA

Pablo Gonzalez familiarekin harremanetan jarri da

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Gonzalez kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta, eta gaur arratsaldean jarri da harremanetan bere familiarekin.

Familiak EITBri esan dionez, 14:30 aldera deitu dio familiari, eta "ondo" dagoela esan die. Dirudienez, "ez du bere umorea galdu", guztiekin txantxetan aritu baita.

"Azken bi urte eta bost hilabeteetako unerik zirraragarriena izan da", esan du familiak.

Gonzalez azterketa medikoaren emaitzen zain dago orain, Moskutik alde egin ahal izateko.

Bideoak (1)