atentatua alemanian
Olaf Scholzek atzerritarren kanporatzeak bizkortzeko neurriak iragarri ditu, Solingengo atentatuaren ostean
agentziak | eitb media
Alemaniako kantzilerrak Estatu Islamiarrarekiko "amorrua" sentitzen duela adierazi du ostiraleko atentatuaren harira, eta neurriak iragarri ditu atzerritarren kanporatzeak azkartzeko politiketan.
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak islamistekiko duen "amorrua" adierazi du Solingenera (Alemania) egindako bisitan, pasa den ostiralean labanaz egindako erasoen harira, non hiru pertsona hil ziren eta beste zortzi zauritu.
Era berean, Scholzek neurriak iragarri ditu horrelako gertakariak errepikatzeko arriskua murrizteko asmoz. Neurrien artean, Alemanian egoteko baimenik ez duten atzerritarren kanporatzeak bizkortzeko beharra eta migrazioaren gaineko kontrola hobetzea.
"Terrorismoa da, gure aurkako terrorismoa eta gure bizitzeko moduaren aurkako terrorismoa. Ezin gara horrelako gauzetara ohitu eta ez ditugu onartuko", adierazi du.
Ipar Renania - Westfaliako lehen ministro Hendrik Wüstek ere atzerritarren kanporatzea azkartzeko neurrietan lan egitean jarri du azpimarra eta pertsona jakin batzuk Alemanian ez sartzeko beharra adierazi du. Horrekin batera, segurtasun zerbitzuek terrirosmoari aurre egiteko eskumen eta tresna gehiago behar ote dituzten aztertu beharko litzatekeela gaineratu du.
Bien bitartean, Etatu Islamiarrak bere gain hartu du atentatua eta bere soldaduetako bati egotzi dio atentatua, esanez "Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen heriotzen mendekua hartzeko egin ziela eraso kristauei".