Itxi

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskuin muturraren gorakada Alemanian, eragile sozialekin bilerak eta PSOEren bilera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jarraitzaile ultraeskuindar bat, Turingian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskuin muturraren gorakada Alemanian: Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdi kontserbadoreak irabazi ditu eskualdeko hauteskundeak Saxonia estatuan, % 31,5eko babesarekin, Alemaniarentzako Alternatiba (AfD, % 30) alderdi ultraeskuindarrak baino pixka bat gorago geratu da. Eskuin muturreko alderdiak lortu ditu boto gehien, ordea, Turingian ( % 30,5), eta CDU bigarren postuan geratu da ( % 24,5), hauteslekuak itxi berritan egindako inkesta baten arabera.

- Jaurlaritzak gizarte-eragileekin bilera erronda: Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak bilera sorta bat hasiko du astelehen honetan, irailaren 2an, euskal gizarte-eragileekin. Bilera horietan, legegintzaldi berriko erronka nagusiei buruz zein haren sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunei buruz hitz egin nahi du agenteekin.

PSOEren zuzendaritzaren bilera: PSOEk zuzendaritza batzordea bilduko du astelehen honetan, Pedro Sanchezek azaroan deitu asmo duen Kongresu Federalaren atarian. Lurraldeetako buruzagitzen hautaketa prozesuak amaitu eta alderdia indarberritu nahi dute sozialistek.