Itxi

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Artilleriak eragindako sua bart, Libano hegoaldean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Israelek lurreko inbasioa hasi du Libanon: Israelek bart hasi du lurreko erasoa Libanon, eta "gerraren hurrengo faseari" ekin dio. Israelgo Defentsa Indarrek ohar bidez jakinarazi dutenez, "informazio zehatza oinarri, Hezbollahk Libano hegoaldean dituen azpiegitura eta helburu terroristen kontrako lurreko eraso mugatu, lokalizatu eta selektiboak" egingo dituzte.

- Bueltan da oinarrizko elikagaien BEZa: Gaurtik, hainbat elikagairen BEZa ordaintzeari ekin beharko diogu berriz ere. Ogia, esnea, arrautzak, oliba-olioa, lekaleak eta abar garestiago izango dira urte amaiera bitartean, eta are gehiago ordutik aurrera, ohiko mailara iritsi arte. "Super murriztua" deituriko BEZa % 2koa izango da urte amaierara arte, eta pastak eta hazietatik eratorritako olioak % 7,5eko BEZ zerga izango dute urte amaiera arte.

- Barakaldoko tiroketaren ikerketa: Ertzaintza Barakaldoko tiroketa ikertzen ari da eta zazpi pertsona atxilotu ditu —30 eta 58 urte bitarteko bost gizon eta bi emakume—  gertaerarekin lotura dutelakoan. Igandean pertsona bat hil eta bi lagun zauritu ziren Barakaldon, bi familiaren arteko liskarrean. Halaber, zortzigarren pertsona bat atxilotu dute agintariei desobeditzea leporatuta, baina dagoeneko aske utzi dute.