Itxi

EKIALDE HURBILA

Urriaren 7ko erasoak eta Iranek misilekin egindako erasoak zilegi direla adierazi du Irango buruak

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ali Khamenei aiatolak ostiraleko otoitza gidatu du, lau urtean lehen aldiz, eta Israelek Libanon hildako Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia goraipatu du.

El líder supremo de Irán, Alí Jamenei, en una ceremonia en Teherán el miércoles 2 de octubre. EFE

Ali Khamenei Irango buruaren arabera, Hamasek eta Palestinako fakzio batzuek 2023ko urriaren 7an Israelen aurka egindako erasoa zilegizkoak izan zen, baita Iranek Israelen erasoei erantzunez misilak jaurti izana ere. "Nazio orok erasotzailearen aurrean defendatzeko eskubidea du", gaineratu du.

Irango buruak ostiraleko lehen otoitza gidatu du, lau urtean lehen aldiz, eta Israelek Libanon hildako Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagiaren goraipatu du. "Iranen etsaia Palestinaren, Libanoren, Iraken, Egiptoren, Siriaren eta Yemenen berdina da", gehitu du.

Gaur baino lehen, 2020ko urtarrilean izan zen Irango buruzagi gorena ostiraleko otoitzen buru. Orduan AEBk Qasem Soleimani Irango Iraultzaren Zaindarien buruzagia hil zuen, drone batekin eraso eginda, Bagdaden. Hilketa horri erantzunez, Iranek misilak jaurti zituen AEBk Iraken zituen bi base militarren aurka. Aurretik, 2012ko otsailean gidatu zuen Khameneik ostiraleko otoitza, Iraultza Islamikoaren 33. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez.

Bestalde, KAN Israelgo telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera, ostiral honetan egingo dute Hassan Nasrallahren hileta Libanon. Hala ere, Hezbollahk eta Libanoko agintariek ez dute informazio hori baieztatu.