ekialde hurbila
Israelek Libano helmuga zuen konboi humanitario bat bonbardatu du Sirian
eitb media
Gertakariak Homs hegoaldeko industriagune batean jazo dira. Hiru osasun-langile zauritu dira erasoan.
Israelgo hegazkinek Libano helmuga zuen elikagaiez eta medikuntzako materialez betetako konboi humanitario bat bonbardatu dute gaur, igandea, Siriako Homs hirian, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez.
Gertakariak Homs (Siria) hegoaldeko industriagune batean jazo dira, Irango Khodro automobil-enpresak fabrika duen lekuan. Hiru osasun-langile zauritu dira erasoan.
Dirudienez, egunotan 150 kamioik gurutzatu dute Iraketik Siriararako muga, gero Libanora iristeko. Operazio hauek "Siriako inteligentzia militarraren babespean" egin dira, "Libanori laguntzeko ekimen humanitarioen barruan", Siriako GKBren arabera.