Migrazioa
Etorkin talde bat Mexiko hegoaldetik atera da, enplegu eta segurtasun gabeziatik ihesean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lanerako aukera gutxi dagoela ziurtatu dute, egoera ekonomiko oso zaila bizi dutela, bai eta indarkeria olde izugarria ere.
Milaka etorkin irten dira gaur, igandea, Mexiko hegoladeko Tapachulatik (Chiapas) Mexiko Hirira, "Jainkoak gida gaitzala" izeneko karabanan.
Erabaki hori hartzeko arrazoiak "CBP One" aplikazioan izandako atzerapenak, lan eta segurtasun eza, egoera ekonomikoa eskasa eta indarkeria izan dira. "CBP One" AEBko Gobernuak sortutako aplikazioa da, migratzileek Internet bidez herrialdean legez sartzeko hitzordua eska dezaten.
Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Peru, Erdialdeko Amerika, Haiti, Argentina, Panama, Costa Rica, Afganistan, Nepal eta beste herrialde batzuetatik etorritako migranteak dira nagusiki, Mexikoko Gobernuak kasu egingo dien itxaropentsu.
Eskualdetik hiriburura irten den bigarren karabana da, eta Mexiko zeharkatu bitartean lana, segurtasuna eta bertan egon ahal izatea eskatzen dute, .
Migratzaileek diotenez, bertatik irtetea erabaki dute, ez dutelako nahi kaleetan eta parkeetan gosez hil; izan ere, egunean ogi txigortu bat besterik jaten ez duten adingabeak daude.