Itxi

migrazioa

Heldu dira Italiara Albaniara deportatutako 12 migratzaileak

eitb media

Leer en Castellano

Erabaki hori Erromako auzitegi batek Albanian migratzaileak preso hartzea legez kanpokoa dela jo ondoren etorri da. Ondorioz, migratzaileak Italiara itzultzeko agindua eman zuen, pertsona horien jatorrizko herrialdeak seguruak ez direla argudiatuz.

Migranteek barkuz egin dute Albaniatik Italiarako bidaia. Argazkia: EFE

Italian daude dagoeneko Albaniara deportatutako 12 pertsona migratzaileak. Gaur goizean abiatu dira Shengjingo portutik Bariko portura.

Atzo Erromako auzitegi batek jakinarazitako ebazpenak ekarri du erabakia; izan ere, bertan behera utzi zuen Italiaren deportazio plana, eta Albaniara bidalitako 12 pertsona migratzaileak herrialdera itzultzeko agindu zuen. Auzitegi horren arabera, migratzaileen jatorrizko herrialdeak, Bangladesh eta Egipto, ez dira seguruak.

Asiloa eskatu zuten 16 pertsonetatik 4 aurrez bidali zituzten Italiara, bi adingabeak zirelako eta beste bi pertsona zahurgarriak zirelako.

Erromako auzitegiak baliogabetu egin zuen migratzaileak atxilotzeko agindua (gutxienez lau horiena, epaiaren arabera), eta, ondorioz, ezin dituzte atxilotu. Era berean, Italian migratzileen eskubideak eta askatasuna bermatuta daudela esan du auzitegiak.

Giorgia Meloni Italiako gobernuburu ultraeskuindarrak Ministroen Kontseiluaren bilera deitu du astelehenerako, Justiziaren erabakia aztertzeko.