Erresuma Batua
Kemi Badenoch diputatua, Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen eta oposizioaren buruzagi berria
agentziak | eitb media
Rishi Sunak lehen ministro ohiaren lekua hartuko du oso une kritikoan, hauteskundeetan 251 eserleku galduta porrot gogorra jaso ostean.
Kemi Badenoch diputatuak irabazi ditu Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen hauteskunde primarioak, eta laboristen Gobernuaren oposizioko alderdi nagusiaren buruzagi izango da.
Badenoch, Merkataritza ministro ohia, 44 urteko jatorri nigeriarrekoa, gailendu egin zaio Robert Jenrick Migraziorako estatu idazkari ohiari, eta Rishi Sunak lehen ministro ohiaren lekua hartuko du kontserbadoreentzat oso une kritiko den honetan, uztaileko hauteskundeetan 251 eserleku galduta porrot gogorra jaso ostean.
Badenochek eskerrak eman dizkie alderdikideei, eta izendapena "ohore handia" dela esan du.