Itxi

Ekialde Hurbila

Netanyahuk aitortu du irailean Libanon bilagailuak erabiliz egindako erasoak Israelek egin zituela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hasiera batean eraso informatiko batekin lotu zituzten irailaren 17an eta 18an Libanon izandako leherketak, baina AEBko funtzionarioek baieztatu dute Israelgo inteligentzia zerbitzuek lehergaia ezkutatu zutela Libanora bidalitako 3.000 bilagailutan.

Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk lehendabizikoz aitortu du irailean Libanon bilagailuak eta walkie-talkieak erabiliz egindako erasoak Israelek egin zituela. Guztira, 40 lagun hil eta 3.500 zauritu zituzten.

Israelen egiletza aitortzeaz gain, Netanyahuk esan du Hassan Nasrallah Hezbollahko buruaren hilketan ere zerikusia duela.

"Defentsa Ministerioko goi-kargudunek nahi ez zuten arren, bilagailuak erabiliz operazioa egin genuen, bai eta Hezbollahko burua zena paretik kendu ere", Times of Israel egunkariak jaso duenez.

Hasiera batean, eraso informatiko batekin lotu zituzten irailaren 17an eta 18an Libanon izandako leherketak, baina AEBko funtzionarioek baieztatu dute Israelgo inteligentzia zerbitzuek lehergaia ezkutatu zutela Libanora bidalitako 3.000 bilagailutan.

Albisteak (1)