Itxi

Sare sozialak

AEBko auzitegi federal batek berretsi egin du TikTok herrialdean debeka lezakeen legea

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

2025eko urtarrilerako Txinako matrizearekin dituen lotura guztiak hautsi behartu ditu, harreman hori segurtasun nazionalerako mehatxua dela iritzita.

TikTok-ek AEBetan duen egoitzaren argazki bat. Argakia: EFE

2025eko urtarrilerako ByteDance matrize txinatarrarekin dituen lotura guztiak hautsi ezean, TikTok edukien plataforma AEBn debekatzeko legea berretsi du Ameriketako Estatu Batuetako apelazio-auzitegi batek; izan ere, horren ustez, harreman hori mehatxua da segurtasun nazionalerako, "erabiltzaileen datuak baimenik gabe amai daitezkeelako asiar potentziaren esku".

Columbia Barrutiko Apelazio Auzitegiko hiru magistratuek ez diote jaramonik egin TikTok enpresak aurkeztutako eskaerari, plataformaren aurkako agindua konstituzioarekin bat datorrelako.

TikTok sare sozialeko buruek Auzitegi Gorenera jotzea erabakiz gero, herrialdeko instantzia judizial gorenak urtarrilaren 19an neurria indarrean sartu baino lehen emango du erabakia. Kasua aztertzea erabakitzen badu, agindua etenda geratuko da Gorenak azken erabakia hartu arte.