Itxi

SIRIA

Siriako lehen ministroak agindu du denen eskubideak bermatuko dituela eta errefuxiatuei itzultzeko eskatu die

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Mohammed al-Bashir behin-behineko lehen ministroaren arabera, agintari berriek "erronka izugarria" dute aurretik eta "segurtasuna eta egonkortasuna" berrezartzea izango dira helburu nagusiak.

Mohammed al-Bashir, Siriako trantsizio gobernukoa lehen ministroa. Argazkia: AFP

Baxar al-Assad boteretik kendu ondoren izendatutako Mohammed al-Bashir behin-behineko lehen ministroak Siriako herri eta komunitate guztien eskubideak bermatuko dituela agindu du eta munduan zehar sakabanatuta dauden milioika errefuxiatu siriarrei itzultzeko dei egin die.

Itxura guztien arabera, atzo abiatutako Siriako trantsizio gobernuaren agintaldia datorren urteko martxoaren 1ean amaituko da. Italiako Corriere della Sera egunkariak egindako elkarrizketan azaldu duenez, agintarien helburuetako bat izango da munduan zehar dauden milioika errefuxiatu siriarrak herrialdera itzultzea, uste baitu horiek herrialdea berrabiarazten lagunduko duela.

Lehen ministro berriak onartu du "erronka handia" duela aurretik, Al-Assaden erregimenak "puztutako eta ustelkeriaz betetako administrazioa" iraultzeko.

Edozein kasutan, onartu du lehentasun nagusia "segurtasuna eta egonkortasuna" berrezartzea izango dela.

Bestalde, nabarmendu du trantsizio gobernuak siriarren elektrizitate, janari eta ur eskasiari aurre egiteko neurriak hartu behar dituela.