Indarkeria matxista
12 eta 14 urte arteko zigorra ezarri diete hiru errugbi jokalariri 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Denis Coulson, Loick Jammes eta Rory Grice Grenobleko errubgi jokalari ohiak zigortu ditu Bordeleko epaitegi batek, eta espetxean daude jada. Beste bi taldekideri 2 eta 4 urteko zigorra ezarri diete.
12 eta 14 urte bitarteko kartzela zigorra ezarri die ostiral honetan Bordeleko epaitegi batek Grenobleko hiru errugbi jokalari ohiri, 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik. Erasoa Bordelen gertatu zen, neskak 20 urte zituenean.
Bordeleko epaitegi batek 12 eta 14 urte arteko zigorrak ezarri dizkie Denis Coulson, Loïck Jammes eta Rory Griceri neska bortxatzeagatik Bordeleko hotel batean. Beste bi taldekideri 2 eta 4 urteko kartzela-zigorra ezarri diete.
Denis Coulson irlandarrari (gaur egun talderik gabe dago) eta Loick Jammes frantziarrari (Aix-en-Provenceko taldekoa) 14na urteko espetxe-zigorra ezarri die, eta Rory Grice zeelandaberritarrari, berriz, 12 urtekoa. Espetxean daude jada.
Beste bi taldekide ere zigortu dituzte: Chris Farrell (4 urteko espetxe-zigorra ezarri dio, baina 2 baino ez ditu beteko, etxean) eta Dylan Hayes (2 urtekoa; ez da kartzelan sartuko).
Epailearen arabera, frogatuta geratu da emakumea bortxatu egin zutela Merinaceko hotel batean, Bordeleko aireportutik gertu. Coulsonek grabatutako 55 segundoko bideo bat izan da epaiketan frogarik argiena.