Itxi

TIROKETA

Gizon batek bost pertsona hil ditu Frantziako iparraldean, etorkin-eremu batetik gertu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pertsona batek bere burua entregatu du Ghyveldeko Jendarmeriaren komisarian, tiroketaren egilea dela esanez.

Gizon batek bost pertsona hil ditu tiroz larunbat honetan, horietako lau Dunkerque (Frantziako iparraldea) ondoan dagoen kanpamentu batetik gertu, eta beste bat alboko herri batean, agintariek jakitera eman dutenez.

Iturri ofizialen arabera, 22 urteko gizon batek bere burua entregatu du Ghyveldeko Jendarmeriaren komisarian, tiroketaren ustezko egilea dela esanez.

Poliziak hiru arma aurkitu ditu horren autoan, eta Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Lehen zantzuen arabera, hildakoak Loon-Plagen (Mardyckeko etorkinen eremutik gertu) tirokatutako bi etorkin eta bi segurtasun-agente dira, eta 30 bat urteko gizon bat da ustezko erasotzaileak Wormhout herrian hil duena.

Loon-Plage Dunkerquetik kilometro gutxira dagoen herri txiki bat da, eta Mantxako kanalaren bidez Erresuma Batura iritsi nahi duten etorkin eta asilo-eskatzaileen pasagune jendetsuenetakoa.