Itxi

EKIALDE HURBILA

Al-Assadek baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela, eta ukatu egin du ihesaldia "prestatuta" zegoela

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Ez omen zuen "dimititzeko" asmorik, eta "posizio militar guztiak erori" ostean utzi omen zuen herrialdea.

Baxar al Assad, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Siriako Presidentziak adierazpen bat argitaratu du, Baxar al-Assaden izenean, eta baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela abenduaren 8an Latakia probintziako Errusiaren base batetik. Era berean, ukatu egin du ihesaldia "prestatua" zutela eta "dimititzea edo ezkutalekua bilatzea" pentsatu zuela jihadisten erasoaren aurrean.

Siriako Presidentziak Facebook sare sozialean argitaratutako adierazpenean agertzen denez, Al-Assad "Damaskon zegoen, bere jardunean, abenduaren 8ko lehenengo orduetara arte", eta Latakiara joan zen "indar terroristak" hirian sartu zirenean.

"Errusiako aliatuekin koordinatuta" eraman omen zuten Latakiara handik "borroka operazioak gainbegiratzeko asmoz". "Hmeimingo aireko basera iristean, argi geratu zen Armadak alde egin zuela borrokagune guztietatik, eta azken gotorleku militarrak erori egin ziren", azaldu du.

"Egoerak okerrera egiten zuen etengabe, eta droneak Errusiaren base militarra erasotzen hasi ziren. Basetik alde egiteko baliabide bideragarririk gabe, Moskuk berehala eman zuen ebakuatzeko agindua abenduaren 8an", zehaztu du Siriako agintari ohiak.

"Damasko erori eta hurrengo egunean izan zen hori, azken gotorleku militarraren kolapsoaren eta Estatuaren erakunde guztiak geldiarazi ostean", azaldu du Al-Assadek, "bide bakarra erasoaldi terroristari aurre egiten jarraitzea" zela azpimarratu aurretik.

 

 

Albisteak (3)