URTEURRENA
"10 urteren ostean, Charlie Hebdok bizirik jarraitzen du", adierazi du aldizkariak ale berezian
Agentziak | EITB MEDIA
10 urte dira aldizkari satirikoaren aurka atentatua egin zutenetik. 12 langile hil zituzten eta Frantzia astindu zuen erasoak.
Erasoaren 10. urteurrenarekin bat eginez atera da Charlie Hebdoren ale berezia. Azalean adierazgarria kaleratu dute: "Suntsiezinak!".
32. orrialdeko ale bereziak Riss zuzendariak sinatutako editoriala dakar. Bere ustez, publikazioak bizi izan zuen "dramaren oinarriak" bizirik daude, aldizkariko "langileen kemena bezalaxe". Egoera geopolitikoa larriagoa dela uste du, "Errusiak eta Txinak ez dute eta ezkutatzen balore demokratikoen aurka borrokatzeko" duten anbizioa eta fanatismoa, "Daesh edota Al-Qaedak duten berbera".
Testuinguru honetan, adierazi du atentatuaren ostean aldizkariaren lehen misioa "bizirautea" izan zela, "Charlie desagertu eta hondoratzen bazen, terroristek irabazten zutelako".
Munduak aurrean duen egoera konplexu eta aldakorraren aurrean, publikazioak "irri egiteko beharraz" mintzo da, "barrea, ironia eta karikatura baikortasunaren manifestazioak baitira".
"Gertatzen dena gertatzen dela, dramatikoa zen zoriontsua izan, irri egiteko gogoak ez du alde egingo", adierazi dute.
Increvable !
— Charlie Hebdo (@Charlie_Hebdo_) January 6, 2025
Notre numéro spécial 7 janvier de 32 pages :
¿ Sondage Ifop : les Français sont pour la caricature
¿ Les résultats de notre concours #RireDeDieu
¿ Caricatures de Mahomet : récit d'une manipulation
¿ L'histoire des miracles de Charlie à l'usage des mécréants pic.twitter.com/wv8ETkKpML
Emmanuel Macron presidentea eta Anne Hidalgo Parisko alkatea atentatuaren biktimen aldeko omenaldiaren buru izango dira, aldizkariaren egoitzan bertan.
Atentatuaren egileek ihes egin zutenean polizia bat hil zuten eta horren omenezko agerraldia ere egingo dute. Hirugarren omenaldi bat ere izango da, juduen Parisko supermerkatu batean egindako atentatu baten biktimen omenez (lau hildako eta lau zauritu larri izan ziren, urte horretako urtarrilaren 9an).
Macronek azpimarratu du terrorismoak "gure gizarteentzat arrisku handia" izaten jarraitzen duela, eta esan du prebentziozko zaintzan ez garela "lasaitu behar".
"Terrorismoaren aurkako borrokan ezin da atsedenaldirik izan", azpimarratu du presidenteak Eliseoko Jauregian Frantziako enbaxadoreekin duten urteko konferentzian.
Atzo hasi zen Parisko Zigor Auzitegian Charlie Hebdoren egoitza ohiaren aurkako erasoan parte hartzeaz akusatutako sei pertsonen aurkako epaiketa. Bi zauritu larri izan ziren.
Prozesuaren lehen orduan eztabaidatu zuten eta ateak itxita egin zen, hori eskatu baitzuten hiru akusatuen abokatuek, ekintzak izan ziren garaian akusatuak adingabeak ziren eta. Epaileek erabaki zuten audientziak publikoak izatea azkenean.
Akusatu nagusia Zaheer Mahmood da, 29 urtekoa. Charlie Hebdok 2015ean zuen egoitzaren sarreran izan zen (ordutik erredakzioa leku sekretu batean dago) eta matxete batekin beste enpresa bateko bi langileri egin zien eraso, kalean erretzen ari zirela.
Hilketa terrorista saiakeragatik dago akusatua Mahmood eta gaizkile taldea sortzeagatik beste bost akusaturekin batera. Fiskaltzak eskaera babestu zuen.
Atentatua 2020ko irailaren 25ean izan zen, 2015eko urtarrilean publikazioak izan zuen erasoaren konplizeen aurkako epaiketa egiten ari zela. Arrazoi horregatik, Charlie Hebdok Mahomaren karikaturak berriz argitaratu zituen.
Akusatu guztiak Pakistango eskualde beretik datoz. Epaiketa urtarrilaren 24ean amaitzea espero da.