Itxi

2013 urtearen hasieran

Netanyahuk Israelgo hauteskundeak aurreratu ditu

Erredakzioa

Hauteskundeak 2013 urtearen hasieran egingo dituzte, oraindik zehazteke dagoen egun batean.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak bertako hauteskundeak aurreratu egin dituztela iragarri du; hasiera batean, 2013ko urrian egin behar zituzten. Hauteskundeak 2013 urtearen hasieran egingo dituzte, oraindik zehazteke dagoen egun batean, prentsa lokalak argitaratu duenez. Dirudienez, Gobernua ez da datorren urteko aurrekontuak egiteko gai izan.

2009tik lehen ministroa den Netanyahu gaur egun bost alderdik osatzen duten koalizioaren buru da. Parlamentuak dituen 120 aulkietatik 66 ditu.

Zundaketen arabera, Likudek lortuko du garaipena datozen hauteskundeetan, bertan, paper garrantzitsua izango dute ekonomiak eta Iranekin dituzten tentsioak.

2013 urte hasierara arte, urtarrilera edo otsailera arte, Likudeko burua Trantsizioko Gobernuaren burua izango da.

Albisteak (1)