Itxi

Ostiralerako

Siriak behin-behineko su-etena onartu du

Erredakzioa

Su-etena ostiralean hasiko dela adierazi du Siriarako nazioarteko bitartekariak. Hala ere, iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago, Siriako Erregimenak 40 pertsona inguru hil ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Siriako Gobernuak behin-behineko su-etena onartu du "Aid al Adha" Sakrifizioaren Festa musulmana dela eta. Lajdar Brahimi Siriarako nazioarteko bitartekariak esan duenez, gaur edo bihar iragarriko dute ofizialki.

Kairon eman duen prentsaurrekoan "matxinoen talde batzuekin" kontaktatu duela azaldu du eta "gehienek su-etena onartu" dutela gaineratu du. Ostiralean hasiko omen da.

Siriako Erregimenak 40 pertsona hil ditu

Hala ere, iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago, Siriako Erregimenak 40 pertsona inguru hil ditu, Damaskoko inguruetan hainbat bonbardaketa eginda, matxinoek jakinarazi dutenez.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren esanetan, 37 pertsona hil dituzte, hain zuzen ere; baina Toki Koordinazioko Batzordeak 40ra igo du zenbakia. Dozenaka pertsona, gainera, zaurituta daude.

Herri kaltetuena Moadamiya izan da. Bertan, 12 zibil hil dituzte, tartean hiru emakume eta bost adingabe, Behatokiak zehaztu duenez. Batzordeak 13ra igo du hildakoen kopurua, eta tartean sei adingabe daudela gaineratu du.

Erasoak etxebizitzen eta hileta-elizkizun baten aurka egin dituzte.

Bonbardaketak, baina, beste hainbat herritara zabaldu dira, hala nola Duma, Sabqa eta Harsata.

Damaskotik at, Alepoko probintzian (iparraldea) ere bonbardaketak izan dira, eta bertan 20 pertsona inguru hil dituzte. Astearte osoan, hildakoak 90 inguru izan dira.

Siriako Gobernuak behin-behineko su-etena onartu du "Aid al Adha" Sakrifizioaren Festa musulmana dela eta. Lajdar Brahimi Siriarako nazioarteko bitartekariak esan duenez, gaur edo bihar iragarriko dute ofizialki.Kairon eman duen prentsaurrekoan "matxinoen talde batzuekin" kontaktatu duela azaldu du eta "gehienek su-etena onartu" dutela gaineratu du. Ostiralean hasiko omen da. Siriako Erregimenak 40 pertsona hil dituHala ere, iragarpena egin baino ordu batzuk lehenago, Siriako Erregimenak 40 pertsona inguru hil ditu, Damaskoko inguruetan hainbat bonbardaketa eginda, matxinoek jakinarazi dutenez.Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren esanetan, 37 pertsona hil dituzte, hain zuzen ere; baina Toki Koordinazioko Batzordeak 40ra igo du zenbakia. Dozenaka pertsona, gainera, zaurituta daude.Herri kaltetuena Moadamiya izan da. Bertan, 12 zibil hil dituzte, tartean hiru emakume eta bost adingabe, Behatokiak zehaztu duenez. Batzordeak 13ra igo du hildakoen kopurua, eta tartean sei adingabe daudela gaineratu du.Erasoak etxebizitzen eta hileta-elizkizun baten aurka egin dituzte.Bonbardaketak, baina, beste hainbat herritara zabaldu dira, hala nola Duma, Sabqa eta Harsata.Damaskotik at, Alepoko probintzian (iparraldea) ere bonbardaketak izan dira, eta bertan 20 pertsona inguru hil dituzte. Astearte osoan, hildakoak 90 inguru izan dira.

Albisteak (1)

Bideoak (1)