Analisia
Europar Batasuna, ataka zailean Ukrainaren inguruan
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Alde batetik, Europaren eraginpetik gertu egon nahi du Ukraina, eta ez dadila Errusiara gehiegi gerturatu. Baina, bestalde, Europar Batasunean sartzeko aukera ezin dio eskaini oraindik Ukrainari.
Ukrainari buruz zer jarrera hartu, ataka zailean dago Europar Batasuna. Alde batetik, Europaren eraginpetik gertu egon nahi du Ukraina, eta ez dadila Errusiara gehiegi gerturatu. Baina, bestalde, Europar Batasunean sartzeko aukera ezin dio eskaini oraindik Ukrainari. Ekonomia eta politika ikuspegitik, Europar Batasunetik urrun dago Ukraina.
Irtenbidea Europar Batasunak ahalegin ekonomiko handia egitea izan daiteke: Ukrainari diru-laguntzak handitzea, batasunean sarrera errazagoa izan dezan. Baina egungo testuinguruan Europar Batasuna ez dago ahalegin hori egiteko moduan.
Beste aldagai bat ere garbi eduki behar du Batasunak: Ukraina onartzeko apustu sendoa egiten badu, Errusiarekin gatazka diplomatiko eta ekonomikoak izango ditu, eta balizko gatazka horien ondorioak neurtzea ez da batere erraza. Errusiak haserre erantzungo luke, eta kontuan eduki behar da Europa ekialdeko herrialde gehienek, Alemaniak tartean, Errusiako gasaren premia dutela behar energetikoak asetzeko.
Horregatik guztiagatik, erabaki zaila du esku artean Europar Batasunak. Catherine Aston diplomazia burua datorren astean joango da Ukrainara, baina ordurako krisiak eztanda egin eta egoerak kontrolik gabe egoteko arriskua handia da oso.