Operazioa
Whatsappen arabera, erabiltzaileentzat ez da ezer aldatuko
Facebookek erosi ostean, aplikazioa "autonomoa eta independientea" izaten jarraituko duela esan dute. "Erabiltzen jarraitu ezazu: ez du inporta non zauden, ezta zein smartphone erabiltzen duzun ere".
Whatsappek esan du erabiltzaileek ez dutela aldaketarik nabarituko Facebookek Whatsapp erosi ostean, 16 milioi dolarren truke. Mezularitza sarearen bozeramaileek uste dute Facebookekin lortu duten akordioak hazteko eta zabaltzeko aukera emango die eta taldeak "komunikazio zerbitzu arin, merke eta pertsonala sortzeko denbora gehiago" izango omen du.
"Duela bost urte hasi ginen Whatsappekin, helburu argi batekin: produktu erakargarria sortzea, guztiontzat erabilgarria. Ezer gehiago ez zen garrantzitsua", adierazi dute konpainiaren blog ofizialean.
Brian Acton Whatsapp aplikazioaren sortzaileetako baten arabera, aplikazioa "autonomoa eta independientea" izaten jarraituko du. "Erabiltzen jarraitu dezakezu: ez du inporta non zauden, ezta zein smartphone erabiltzen duzun ere", esan du Actonek.
Horrela, zuzendariak esan du ez dela iragarkirik izango komunikazioak eteten, kasu horretan "ezinezkoa litzatekeelako bi konpainien arteko akordiorik", enpresaren ikuspegia eta produktua "arriskuan" jartzekotan.
Facebook konpainiak asteazkenean "akordio definitibo bat" iragarri zuen mezularitza konpainia 16.000 milioi dolarren truke (11.650 milioi euro) erosteko. Horietatik 4.000 milioi esku-dirua litzateke eta beste 12.000 sare sozial ezagunaren akzioetan.
Facebookek agiri baten bidez eman zuen akordioaren berri eta 3.000 milioi dolarreko gastua suposatzen du hasiera batean, Whatsappeko sortzaileentzat zein langileentzat datorren lau urteotan.
Sare sozialak goraipatu du Whatsappek mezularitza sare "liderra" sortu duela eta "hazkunde izugarria" izan duela, hilabete bakoitzean 450 milioi erabiltzailerekin eta "eguneko milioi bat erabiltzaile berri" lortuz.