Analisia
Zortziak Zazpiak dira berriro ere
Jesus Torquemada
Erredakzioa
G-8 zena G-7 izatera pasa da. Errusiari jarritako zigor diplomatikoa izan da Krimearekin bat egiteagatik, aurrez gogoratu hainbat buruzagi Errusiarren kontrako zigor ekonomikoak onartu zituztela.
G-8 zena G-7 izatera pasa da. Errusia G-8 taldetik kanporatu dute, eurek dioten moduan, munduko herrialderik industrializatuenak diren taldetik.
G-7-a botere talde bat da, bakar batzuek osatutako taldea, 1976an sortu zuten Ameriketako Estatu Batuek, Japoniak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Britainia Handiak eta Kanadak.
1998an berriz Sobiet Batasuna desagertu eta 7 urtera Errusiari taldean sartzeko gonbitea luzatu zioten, eta orain gonbidapena erretiratu diote esanaz Errusiak jada ez duela gaitasunik gainerakoekin ardurak partekatzeko.
Errusiari jarritako zigor diplomatikoa izan da Krimearekin bat egiteagatik, aurrez gogoratu hainbat buruzagi Errusiarren kontrako zigor ekonomikoak onartu zituztela. Baina beste hainbat forotan ere elkarrekin dira Errusia eta Mendebaldeko herrialdeak.
Adibidez bost gehi bat taldean elkarrekin daude, talde honek gai nuklearrak negoziatzen ditu Iranekin, hor dago Ekialde Hurbilerako Laukotea deitutakoa ere: honek israeldar eta palestinarren arteko bakea lortzea du helburu, eta bestetik munduko ekonomia garrantzitsuenak biltzen dituen G-20 taldea dago.
Talde horietatik ez da hain erraza Errusia kanporatzea, talde horietan Mendebaldeko herrialdeez gain beste herrialde batzuk ere badaudelako.
Edonola ere, zera azpimarratu behar da, inork ez duela ekintza militarrik aipatzen ezta gerra-mehatxurik egiten ere; momentuz, beraz, maila diplomatikoan geratu da auzia.