Itxi

Iruzkina

Obama Iraken sartu da berriro

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Obamak agindutakoa erdizka bete du. Orain bi urte eta erdi, 120.000 soldadu Iraketik atera zituenean, esan zuen ez zirela sekula itzuliko. Bada ez, 300 gutxienez itzuli egingo dira.

Obamak agindutakoa erdizka bete du. Orain bi urte eta erdi, 120.000 soldadu Iraketik atera zituenean, esan zuen ez zirela sekula itzuliko. Bada ez, 300 gutxienez itzuli egingo dira.

Obamak dio aholkulari militarrak direla, ez direla borrokarako tropak; baina egia dena da indar berezietako kideak direla, beraz, hobekien prestatutako soldaduak.

Irakeko Armada entrenatzea izango dute zeregin nagusi eta, era berean, helburu militar zehatzak aukeratzea, hau da, bonbardatu daitezkeen lekuak identifikatzea.

Bonbardaketa horiek egiteko gidaririk gabeko ‘drone’ hegazkin famatuak erabiliko dituzte AEBek, eta horiekin batera, paraje haietan dauzkaten hiru hegazkin-itsasontzietako gerra abioiak.

Beraz, era batera edo bestera, Irakeko gerran sartzen ari dira AEBak, eta gehiagora joateko arriskuaz gainera. Izan ere, sunien erasoa geratzeko nahikoa ez badira Obamak bidaliko dituen 300 soldaduak, akaso gehiago bidali beharko baititu.