Publizitate Jaialdian
Radio Euskadiko iragarkiak Urrezko Lehoia saria irabazi du Cannesen
Barack Obama AEBetako presidentea eta Jose Mourinho Chelseako entrenatzailea ditu protagonista iragarkiak eta Radio Euskadiren irrati eskaintza anitza islatzea du helburu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Radio Euskadiren publizitate kanpaina batek Canneseko Publizitate jaialdian Urrezko Lehoia irabazi du. Barack Obama AEBetako presidentea eta Jose Mourinho Chelseako entrenatzailea protagonista dituen iragarkia Film, Craf sailean saritu dute. Ideia bat bultzatzeko musikaren erabilera egokia saritzen da atal honetan.
Publizitate kanpaina hori, halaber, Espainiako Sortzaileen Klubean saritu zuten eta finalista izan zen iaz El Sol Jaialdi iberoamerikarrean.
Radio Euskadiren irrati eskaintza anitza islatu nahi du kanpainak. Bertan Mourinhoren adierazpenak eta Obamaren kanpainako hitzaldia erabili dira. Oinarri bezala musika muntaia erabiliz, bi pertsonaia garrantzitsuak abesten ari direla dirudi.
Radio Euskadiko kanpaina hau Dimension euskal publizitate agentziak sortu du EiTBrentzat.