Analisia
Putinek Ukrainan gehiegi ez sartzea erabaki du
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Gatazka irauli du Ukrainako armadak ekintzaile errusiazaleak Slaviansk hiritik bota izanak. Moskuren aldeko ekintzaileak Donetsk hiriaren inguruan bildu dira orain.
Gatazka irauli du Ukrainako armadak ekintzaile errusiazaleak Slaviansk hiritik bota izanak. Moskuren aldeko ekintzaileak Donetsk hiriaren inguruan bildu dira orain.
Gatazkak oraindik ere luze joko du, baina bada aldaketa aipagarririk: Errusiak ez ditu Ukrainako ekintzaile errusiazaleak lagunduko. Orain artean, Moskuren jarrera ofiziala inguruko herrialdeetan bizi diren errusiarrak babestea izan da: baina orain badirudi Errusia konforme dagoela Krimearen anexioarekin eta ez duela Ukrainako lurralde gehiago okupatu nahi.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ez du Europarekiko erabateko hausturarik nahi; eta gaizki atera dakiokeen gerra batean sartzeari ere beldur dio. Krimea bereganatzea erraza izan zen; Ukrainako lur eremuaren heren bat hartzea, ordea, ez da hain kontu erraza.
Ukrainako errusiazaleek traizioa egitea leporatu diote Putini, eta Errusiako alderdi nazionalistenek ere bai. Putinek aldeko eta kontrako aldagai guztiak jarri ditu balantzaren gainean, eta onena geldirik geratzea dela ondorioztatu du.