Analisia
Israel eta Hamas, hirugarren gerrarako bidean
Jesus Torquemada
Benjamin Netanyahou lehen ministro israeldarra zalantzan dago; Gaza lurrez hartzeko operazioa abiatu ala ez.
Egia esateko, inoiz ez da euren arteko bakerik izan, beti izan dituzte liskarrak. Baina 2009koa eta 2012koa benetako gerra izan zen: Hamas suziriak jaurtiz, eta Israel aire bonbardaketak eginez.
Gazako biztanleak izan ziren gehien sufritu zutenak. Bi gerrak aintzat hartuta, ia bimila lagun hil zituzten Israelen bonbek. Aldiz, israeldarren artean, hildakoak apenas iritsi ziren 50-ra. Baina, beldurra bertatik bertara sentitu zuten, eta denbora asko egin behar izan zuten, babeslekuetan izkutatuta.
Ordukoa dakar gogora orain gertatzen ari denak. Israeldarrek aire bonbaketak, Hamasekoek suziriak jaurti, Israeldarrek tankeak eta soldaduak pilatu mugan, Hamasekoek suziri gehiego jaurti, israledarrek berriro aire bonbardaketak.
Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarra zalantza batean dago; Gaza lurrez hartzeko operazioa abiatu ala ez.
Avigdor Lieberman atzerri ministroak koldarra izatea egotzi dio. Inbasioa berehala agindu dezala exijitu dio.