Iruzkina
Inork ez du ezer egin behar Gazan
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Harrigarria da oso Gazan gertatzen ari denak ez hotz ez bero uzten duela mundua.
Harrigarria da oso Gazan gertatzen ari denak ez hotz ez bero uzten duela mundua. Hondartzan jolasean zebiltzan bost mutikoen heriotzak ere ez ditu kontzientziak astindu eta ez du erantzun edo erreakzio politikorik eragin.
Baina ez dira bakarrik munduko potentzia handienak ezer egiten ez dutenak. Herrialde musulmanetako gobernuak ere geldi daude, ez dute batere ekimenik abiatu. Zabaltzen ari den ideia da Gazakoa gerra arrunta dela: batzuk eta besteak tiroka, batzuk eta besteak hiltzen. Baina ez da horrela. Nahikoa da biktimen zifrak begiratzea: hildako israeldar bakoitzeko, berrehun palestinar hil dira.
Gazan ez dago zeharkako kalterik, dena da zuzeneko kaltea. Gazako eremua 40 kilometro luze eta hamar kilometro zabal da. Lur eremu urri horretan milioi eta erdi palestinar pilatzen dira. Beraz, guztiz ezinezkoa da israeldarren bonbek zibilik ez hiltzea: berezkoa da zibilen heriotza.
Ez da nahikoa Israeli tiroak zuzenago jaurtitzea esatea. Bonbardaketak gelditu egin behar dira, eta hor sartzen da baita ere Israelen kontrako palestinarren koheteak isiltzea.