Itxi

Analisia

Gazako mugen blokeoa, gatazkaren arazo nagusia

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Israeldarren eta palestinarren oraingo negoziaketetan, badira gauza batzuk lortu ezinekoak eta beste batzuk, nahiko errazak.

Israeldarren eta palestinarren oraingo negoziaketetan, badira gauza batzuk lortu ezinekoak eta beste batzuk, nahiko errazak. Esate baterako, Israelek burutik kendu beharra dauka Gazako milizia palestinarren armagabetzea. Ez Hamasek ez Yihad Islamikoak ez dute armarik entregatuko. Baina, aldi berean, Hamasek ere burutik kendu  behar du Israelek blokeoa erabat kenduko duela. Israeldarrek diote Gazako muga blokeatu behar dutela, Hamasi ez uzteko armak eskuratzen edo su-ziri gehiago egiteko materiala hartzen.

Mugei buruzko auzia ez da horren korapilotsua. Egiptok ireki dezake Gazako bidea, egiptoarrek beraiek zainduta. Arduratuko dira palestinarrek ez dezaten armarik jaso; ez dezagun ahaztu Egiptoko oraingo gobernua ez dela ondo konpontzen Hamasekin. Israeldarrei dagokienez, muga-arteko bideren bat edo beste zabal dezakete Gazak egunerokorako behar duen hornidura eskura dezan. Aise ikusiko dute zer sartzen den eta zer ateratzen.

Gainera, hor dago atzerriko zenbait herrialdek eskaini dutena: mugetako agenteak bidaltzeko prest daude, zehar-bide horiek zaintzeko. Buru argia erakutsiko luke Israelek, izan ere, Hamasek borrokan jarraitzeko daukan arrazoi nagusietako bat horixe baita: Gazako mugen blokeoa.