Iruzkina
Eskozia: ziurgabetasunen ondoren, ziurtasunak
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Eskoziak ezetz esan dio independentziari. Erabakiaren ostean, argi daude eman beharreko urratsak zeintzuk diren.
Eskoziakoak bezalako prozesu batek gauza bat du ona, galdeketa ostean argi daudela eman beharreko urratsak. Baiezkoak irabaziz gero, Londreseko eta Edinburgoko gobernuek banaketa nola egin negoziatu beharko lukete. Ezezkoak irabazi du, eta jada bi gauza dakizkigu.
Bata, denbora luzean ez dela beste galdeketarik egingo. Eskozia eta Erresuma Batuko lehen ministroek, hau da, Salmondek eta Cameronek sinatu zuten Edinburgoko hitzarmenak argi zehazten zuen galdeketa deitzeko boterearen esku aldatzea, salbuespen neurria zela.
Beste gauza jakina hau da: Eskoziak autonomia handiagoa izango du, zerga biltzeko botere handiagoa. Horrela hitz eman zuten Erresuma Batuko hiru alderdi nagusiek eta jada Salmondek gogora ekarri du hura. Agindutako epeak bete eta indartutako autonomia martxorako indarrean izan dadila eskatu du.
Eta eskoziarrek eman duten demokrazia ikasgaiaren ostean, Londresek hobe du emandako hitza betetzea.