Itxi

Analisia

Izutzea baino, mehatxatzea da

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Zorraren krisia gailurrean zenean ez bezala, dagoeneko ez du kezkarik eragiten Grezia Eurogunetik ateratzeko aukerak.

Duela pare bat urte esanezina zena, jada esan daiteke. Zorraren krisia gailurrean zenean ez bezala, dagoeneko ez du kezkarik eragiten Grezia Eurogunetik ateratzeko aukerak.

Grezia Eurogunetik ateraz gero, horrek Portugal, Irlanda, Txipre, Espainia eta baita Italia ere bide bera jarraitzera eraman zitzakeen beldurra zabaldu zen. Orain itxuraz, Europar Batasuneko gobernu batzuek, bereziki Alemaniakoak, uste dute ez litzatekeela hondamendia izango Grezia Eurogunetik irtetzea, zorrarekin arazoak zituzten beste estatuek onbideratu baitute egoera gutxi gorabehera.

Alemaniako Gobernuak ez du adierazpen ofizialik egin, baina gezurtatu ere ez du egin Alemaniako prentsak argitaratu duena, alegia, Greziak Eurogunetik ihes egingo balu Euroguneak eutsi ahalko lukeela.

Pentsa daiteke Alemaniak Greziako hauteskunde kanpainan eragin nahi duela: Syrizari botoa ematen badiozue, Eurotik kanpora geratuko zarete. Egia esan, beldurtu nahiean baino mehatxua egiten ari dira alemaniarrak: Syrizak irabazten badu eta ezkerreko alderdi horrek zorraren zati bat ordaintzeari uko egiten badio, Eurotik botako zaituztegu.