Gaueko 23:10etatik aurrera
Estresari buruz jardungo dira osteguneko "Ilargipean" saioan
J.V.M.
Euskadi Irratia
Zer den eta nola aurre egiten zaion aztertuko dute Dani Arizalak eta bere gonbidatuek.
Estresaren inguruan eta eragiten dituen ondorioetaz hitz egingo dute osteguneko "Ilargipean" saioan Dani Arizalak eta bere gonbidatuek. Estresa puntu bateraino ona izaten da; estres positiboa deritzaio. Gure errendimendurako ona dela diote adituek. Baina estres negatiboa ere badago. Nola eragiten digu estres mota horrek? Zergatik sentitzen gara estresatuak? Estresaren faseetaz, ondorioetaz eta estresari aurre egiteko formuletaz hitz egingo dute.