Kontzertuen agenda
Zer nolako musika eskaintza dakar asteburuak?
Erredakzioa
Ekonek bere azken kontzertua emango du Durangon, Anger, Sharon Stoner, Estricalla, Eraso! eta Sexty sexersekin batera.
Asteburuan gaude eta kontzertuek ez dute hutsik egingo gurean; musika eskaintza paregabea izango da Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Gaur Ekon taldeak agur berezia prestatu du. Taldearen ibilbideari amaiera emateko, beste hainbat talderekin festa izugarria emango du Durangoko Plateruena antzokian. Han izango dira, besteak beste, Anger, Sharon Stoner, Estricalla, Eraso! eta Sexty sexers, 22:00etatik aurrera.
Bizkaian baita, Etxe eta The Uski''sek joko dute Ondarroako Kafe Antzokian eta Stratovariusek Barakaldoko RockStar Live aretoan. Gainera, Primital taldeak Bilboko Kafe Antzokia zapalduko du.
Gainerako kontzertu aipagarrienak Gipuzkoan izango dira: Ama Say, Tolosan eta Des-Kontrol eta Hurto, Soraluzeko Gaztetxean, eta Mendeku Itxua, Bizardunak eta Gozategi, Donostian.