Haur-pornografia
18 urteko zigorra eskatzen dute adingabeen argazkiak erakusteagatik
Erredakzioa
Akusatua iaz atxilotu zuten Donostian, foro pedofilo batean 2.000 artxibo baino gehiago jartzeagatik, besteak beste, bere seme-alaben eta haien lagun adingabeen argazkiak.
Gizona iaz atxilotu zuten Donostian, foro pedofilo batean 2.000 artxibo baino gehiago jartzeagatik, besteak beste, bere seme-alaben eta haien lagun adingabeen argazkiak (11 eta 13 urte bitartean). Gizonarentzat 18 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak.
Ministerio Publikoaren akusazio idazkiaren arabera, gertakariak 2007ko irailaren 29tik 2009ko maiatzaren 5era jazo ziren, izan ere, gizona orduan atxilotu zuten.
Ustez atxilotua haur-pornografiako foro askotan sartu zen "helburu lizunekin", besteak beste, dagoeneko itxita dagoen ''Los reinos prohibidos'' atarian. Bertatik "adingabeen, 13 urtetik beherakoen, irudi sexual esplizituak deskargatu zituen".
Espetxe-zigorraz gain, gizonari sei urtez guraso-agintea kentzea eskatzen du Fiskaltzak, eta baita argazkiak atera zizkien adingabeengana eta seme-alabengana bost urtez hurbiltzea debekatzea ere. Gainera, adingabe bakoitzari 3.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatzen du Ministerio publikoak, eragindako kalte moralengatik.