Itxi

Ekitaldia Lehendakaritzan

Patxi Lopezek Osakidetzaren erreforma "sakon" bat iragarri du

Erredakzioa

Gaixoak artatzeko modua berbideratu behar dela esan du lehendakariak, Euskadik izan duen aldaketa demografikoa dela eta. Era berean, "euskal herritarren arteko kontratu sozial berri" bat proposatu du.

Aurten martxan jarriko dituen neurriak eta lehentasunak jakinarazi ditu gaur Patxi Lopez lehendakariak. Besteak beste, euskal osasun sistemaren "pixkanakako, baina erreforma sakona" iragarri du agintariak, eta baita administrazio publikoaren erreforma "sakon eta serioa" ere.

Gobernuko goi-kargudunen aurrean, Ajuria Enean emandako hitzaldian, Osakidetza gaixo akutuen artatzetik kronikoen artatzera berbideratu behar dela azaldu du Lopezek, izan ere, ekintzen % 80 gaixo kronikoak artatzeko dira eta osasun gastuaren % 77 suposatzen dute gaur egun, Euskadik izan duen aldaketa demografikoa dela eta.

Azaldu duenez, legealdia amaitu baino lehen milaka pazientek beharrezko teknologia izango dute beraien etxeetan kontrol telematikoa egin ahal izateko, asmoa "arlo honetan, Espainian, aitzindari izatea da".

Urtea bukatu baino lehen errezeta elektronikoa euskal farmazia guztietara heltzea, sisteman sartzen den pazientearen segurtasuna handitzea eta legealdia amaitu baino lehen Urdulizeko ospitale berria martxan izatea lehendakariaren helburuak dira.

"Kontratu sozial berria"

Bestalde, lehendakariak "euskal herritarren arteko kontratu sozial berria" proposatu du, "jasangarritasun, askatasun elkartasun eta justizia maila handiagoak" lortzeko helburuarekin.

Albisteak (1)