Itxi

BBVA Liga

Osasuna-Espanyol: Ligako bolada txarra apurtu nahi dute nafarrek

Asier Legarda

Taxoare

"Osasunarentzat garrantzitsuena Liga dela", gogoratu du Camachok.

Espainiako Ligako datorren jardunaldiari hasiera emango dion norgehiagoka jokatuko du Osasunak datorren larunbatean Nafarroako Erresuman, 18:00etan, Espanyolen aurka. Eta Ligako azken hamar partidetan garaipen bakarra lortu ostean, Jose Antonio Camachoren mutilak perikitoen aurka bolada txarrari amaiera ematera derrigortuta daude kasik. Gainera, Espanyolek Osasunak baino bi puntu gehiago ditu une honetan, eta irabaziz gero nafarrek postu bat hobetuko lukete sailkapeneankatalanen kaltetan. Porrot batek jaitsiera postuen amildegiaren ertzean utzi ditzakela ere badakite gorritxoek nolanahi ere, eta

Espanyol mendean hartuta asteazkenean Kopak Iruñean piztutako ilusio suari egurra gehitu nahi dio Jose Antonio Camachoren taldeak.

Hasierako hamaikakoaren inguruko arrastorik eman ez duen arren, ez da aldaketa askorik espero nafarren hasierako hamaikakoan eta iragan asteburuan Riazorren 1-0 galdu zuen taldea errepikatu dezake Camachok.

Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Flaño, Josetxo, Monreal, Puñal,&' || 'nbsp; Nekounam, Juanfran, Pandiani, Camuñas eta Aranda.