Itxi

Kursaleen

Berlineko Irrati Orkestra Donostian izango da igande honetan

Erredakzioa

Alemaniar talderik onenetarikoak amaiera emango dio Kursaal Fundazioaren sasoiari.

Kursaal Fundazioaren denboraldia amaitzera doa eta bukaera bikaina emateko asmoz, Berlineko Irrati Orkestra Sinfonikoa izango da Kursaal aretoan igande honetan arratsaldeko 19:00etan. Marek Janowskiren zuzendaritzapean, eta primerako solistez lagunduta, Wagnerren "Walkiria" eta Straussen "Heriotza eta Itxuraldatze" obrak interpretatuko ditu orkestrak.

Berlineko Irrati Orkestra 1923an sortu zen eta Janowskik zuzenduta, alemaniar errepertorioa bereziki landu du. Poloniar jatorria duen orkestra zuzendari honek egitarau berritzaileak eta obra klasikoak berrikusteko estilo berezia garatu ditu.