Itxi

Apirilaren 18a arte

Xiberoko Maskaradari hasiera eman diote igande honetan Larrainen

Erredakzioa

Elurteengatik eta denboraleengatik astebete atzeratu ondoren, datorren hiru hilabeteetan Maskarada antzeztuko dute Xiberoko hainbat herrialdeetan.

Pasa den astean Iparralden izandako denboraleak Xiberoko Maskarada astebete atzeratzera behartu zuen. Azkenik, ospakizunak Larrainen hasi dira igande honetan, hilaren 17an. Datorren hiru hilabeetan Maskarada antzeztuko dute Iparraldeko hainbat herrialdeetan. Urtarrilaren 24ean Ligin izango dira ospakizunak eta hilaren 30ean Atharratzen.

Azken Maskarada apirilaren 18an izango da, Larrainen berriro ere, bertako gazteak aurtengo antzezpenen antolatzaileak izan baitira. Horretarako, herrialdez herrialde ibili dira aste batzuk lehenago, herrien berriak ezagutzeko eta informazioa biltzeko, ondoren Maskaradan botako dituzten bertsoak sortzeko asmoz. Abesten dituzten berri hauek kritika funtzioa dute eta baita irribarrea sortzearena ere.