Bigarren proposamena
Karzairen 17 ministroetatik 10 atzera bota dituzte, Afganistanen
Erredakzioa
Hirugarren proposamena egin beharko du gobernua osatzeko. Bere kide nagusienek, AEBek eta Britainia Handiak, maila altuko eta ustelkeriari aurre egiteko gauza den gobernua eskatu diote.
Afganistango Legebiltzarrak Hamid Karzai herrialdearen presidenteak proposatutako 17 ministroetatik 10 atzera bota ditu, hori dela eta, Gobernua osatzeko hirugarren proposamena egin beharko du, eta ahaldunen babesa lortu ere bai.
Boza eman duten 223 legegileek onartu zuten, besteak beste, Kanpo Arazoetako buruaren izendapena, Zalmai Rasul, orain arte Karzairen segurtasunaren arduraduna.
Amina Afzalik ere bai legegileen oniritzia jaso zuen, Gobernu berria osatzeko Karzaik proposatutako hiru emakumeetako bat.
Gauzak horrela, bigarren aldia da Karzairen proposamenak ezezkoa jasotzen duela; lehenengoan, bakarrik lortu zuen 24 hautagaietatik zazpi onartzea.
Presidentearen kide nagusienek, AEBek eta Britainia Handiak, maila altuko eta ustelkeriari aurre egiteko gauza den gobernua eskatu diote.
Afganistango presidenteak 2009 azaroan berritu zuen bere agintaldia, abuztuko 20aren hauteskundeetan hainbat boz baliogabetu ostean, iruzurra egin baitzuten.