Auzitegi Nazionala
Aske eta kargurik gabe utzi dute Mikel Onko
Erredakzioa
Kale erasoa leporatzen zioten Onkori. Getariako bi etxeen eta Donibane Lohizuneko higiezinen agentzia baten kontrako erasoengatik atxilotu zuten Onko.
Mikel Onko aske utzi dute Auzitegi Nazionalak kargurik gabe uztean. Onkori kale erasoak leporatzen zaizkio eta iaz, apirilaren 17an, Frantziatik estraditatu zuten.
Mikel Onko beste hiru lagunekin batera atxilotu zuten 2009ko martxoaren 11an Ziburun (Iparralde), Espainiak igorritako orden bat jarraituz.
2007aren apirilean Getariako bi etxeen eta Donibane Lohizuneko higiezinen agentzia baten kontrako erasoengatik atxilotu zuten Onko.
Borja Oregiri, Unai Arakistaini (aske dago) eta Estebe Gandiagari ere karguak kendu dizkiete.
Halaber, Gara egunkariak adierazi duenez, Oregi eta Gandiaga kartzelan jarraitzen dute beste prozesuengatik.