Getarian
Binakako txapelketa: Lehen garaipena Asier Olaizola eta Ruizentzat
ETB
Erredakzioa
22-16ko markagailuarekin hartu zuten mendean Titin eta Pascual.
Asier Olaizolak eta Patxi Ruizek ere lortu dute aurreneko garaipena Binakako Txapelketan.
Atzo 22 eta 16 nagusitu zitzaizkien Titin eta Pascuali Getarian eta joan den astean eman zuten itxura dexente hobetu zuten, batez ere goizuetarrak, lau pilotarien artean bera izan zen onena eta lizarrakoak ederki lagundu zion atzealdean.
Pascualek ez zuen egun ona izan eta bere hutsek aldea zabaldu zuten markagailuan. Atzokoa ikusita, Asier olaizola eta Patxi Ruiz kontutan hartzeko bikotea da.