Igandean, Granada aurkari
Rafa Pueyo (Bilbao Basket): "Irabazteko premia izugarria dugu"
Erredakzioa
"Taldeak badaki partida guztiak hil ala bizikoa izango direla", azpimarratu zuen Pueyok prentsaurrekoan.
Bizkaia Bilbao Basketek Granada izango du aurkari ACB Ligako bigarren itzuliko lehen norgehiagokan (igandean, 12:30ean, ETB1). Rafa Pueyo teknikaria izango da aulkian Fotis Katsikarisen heldueraren zain eta xedea bolada kaskarrari amaiera ematea izango da (jarraian sei porrot jaso dituzte).
"Mentalizatua dago taldea eta badaki partida guztiak hil ala bizikoa izango direla. Irabazteko premia handia dugu eta prest gaude Granada taldeari aurre egiteko", adierazi zuen Pueyok prentsaurrekoan.